XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KIROLAK. Kirola Errenderi'n. Igandeko pelota partidoa

Datorren Igandean arratsaldeko 3 1/2'tan ez da giro izango gure Orereta pelota tokian.

¿Zer dala ta?.

Ez dago galdetu bearrik.

Bertan jokatzen dan pelota jokaldia igarotako igandekoak ainbat garrantzi edo inportantzi badauka... eta guztiok dakigu zenbaterako garrantzia izandu zun partido arrek.

Zarauz'tarrak eta oyartzuarrak izango ditugu aurrez aurre.

Oyartzuarrak irabazi egin naiko dute txapelketako finala joka dezaten eta zarauztarrak berriz igarotako igandeko deskuidoa ornitu egin naiko dute eta an izango dira ixtilluak; bi parejak irabazi nai eta batek bakarrak irabazi bear.

Dana dala sarbide-txartelak artzen asten al gera bestela partidurik ikusi gabe gelditu bearko degu.

Bai al dakizute zenbat pelotazale datorren Oyartzun eta Zarauz'tik?.

Ez da ez txantxetakoa datorren igandeko partidoa.

Biyar jarraituko degu gai onetzaz.

TIRO AL PLATO

Ona iganderako beste kirol-jai bat.

Lartzabal'en bilduko dira datorren igandean eun bat eiztari inguru.

¿Esajeratua?.

Esango didazute.

Arritzekoa al da gañera orrenbeste tiratzalle biltzea, iskrisiorik ezertxo kostako ez bada?.

Eta kartutxo eta platoa ere utskeri bat?.

Eta premioak berriz tirada aunditan bezela baldin badira?.

Gu ez gera beintzat arritzen esan número ori biltzea, Errenderi'n bertan orrenbeste bada-ta kanpotik etorko diranak?.

Andereñoentzat ere izango dira premioak.

Joaten diran andereño guztiak parte artu lezakete.

Bañan denak, ¿e?.

Gure artean ez da kastarik.

Ori nola izango dan?.

Biyar edo etzi adieraziko bearko galdetzekoak gera-ta.

Bañan ori bai, nola sarrerik ordaindu bearrik izango ez den partidoa bukatu ondoren guzti-guztiok joan bear degu Lartzabal'era.

TXIRRINDULARIAK.

- Oek berriz Ordizi'ra dijoaz, badaramate beren zeregiña.

Gipuzko Txirrindulari Batza eratu.

Ortarako makiña bat txirrindulari bilduko dira Goierri'ko uri nagusian.

Aupa txirrindulariak goiz-goiz irten da guztiok Ordizia'ra.

GAZTETXOEN PELOTA TXAPELTZA

Egun oetako batean asiera emango zaio gaztetxoen pelota-txapeltzari.

Pelotari-gai ugari apuntatu omen dira.

Batzuek onak, besteak erdipurdikoak, kaxkarrak danetik, bañan ogeitamar pareja baño geio bilduko dira.

Ea bada gaztetxoak ekin gogor pelotari kirolik jatorrena bera da-ta.

Andoni.